TERTULIA: gertuko ‘Panamako paperak’ eta zenbait ustelen inpunitatea

Published On 4 apirila, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Panamako paperak agerira atera zirenetik urtebetera, Bizi mugimenduko 25 kidek erabat estali dute BNP bankuaren sukurtsal bat. BNPk 468 offshore sortu zituela agertu zen paper horietan, eta, horregatik, 468 afixa jarri zituzten atzo. Hain justu, atzo jakin genuen Jose Alberto Pradera ere ageri zela Panamako paper haietan, 1987tik 1995era artean Bizkaiko ahaldun nagusia izan zena, hain justu. Gaiari tira egin eta gurean ustelkeriak duen presentziaz hausnartu dugu gaurko tertulian, Aitor Kaltzakorta eta Izar Mendigurenekin.

Comments are closed.