ustelkeria

Adi! Usltelkeriaren Aurkako Elkarteko Unai Mendizabalen kolaborazioa izango dugu gaurkoan. Lehenik eta behin, aurreko kolaborazioan azaldutako gaiari erreparatu diogu, espainiar errege ohiarekin zerikusia duten zenbait ustelkeria aferen inguruan arituz eta horren inguruko berriak azalduz. Ondotik, Gasteizera hurbildu gara, izan ere, Urtaranek Juan Carlos I.aren izena etorbide batetik kentzeko espedientea ireki du, esapainiar errege ohiaren ustezko […]

irakurri gehiago →

Adi Usltelkeriaren aurkako Elkarteko Unai Mendizabalen kolaborazioa izango dugu. Gaurkoan, errege ohiaren ustelekeriaz aritu zaigu. Duela bi aste egungo espainiar erregeak krisi global hau baliatuta bere aitaren herentziari uko egitearen zergatiak azaldu ditu, batetik. Suitzako fiskaltza ikertzen ari denaren berri ere eman digu. Afera hau zertan geratu daitekeen hausnartzen amaitu dugu kolaborazioa. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Hainbat izango dira igande honetan hautetsontziekin zita izango duten euskal herritarrak. Batetik, estatus politikoari buruz, erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko aukera izango dute Hego Euskal Herriko 50 bat herritan. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko herritarrek Frantziako presidentetzarako bozen bigarren itzulian bota eman beharko dute. Bi zita horiei erreparatu die Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Panamako paperak agerira atera zirenetik urtebetera, Bizi mugimenduko 25 kidek erabat estali dute BNP bankuaren sukurtsal bat. BNPk 468 offshore sortu zituela agertu zen paper horietan, eta, horregatik, 468 afixa jarri zituzten atzo. Hain justu, atzo jakin genuen Jose Alberto Pradera ere ageri zela Panamako paper haietan, 1987tik 1995era artean Bizkaiko ahaldun nagusia izan zena, […]

irakurri gehiago →

Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak atzoko irratien tartean aurreratu zigunez, De Miguel ustelkeria auziaren inguruko mahai ingurua antolatu du Adi elkarteak gaurko, 19:00etan Aldabe gizarte etxean izango da. Auzi horretako paperetan EAJko izen ugari agertu dira paperetan eta De Miguelek enpresa ugari kontrolatzen zituela argi geratu da. Hala ere, gaurko mahai inguruan gaia gertutik jarraitu […]

irakurri gehiago →

Xabier Izaga batu da gaur Gaur8 astekariaren biharko alea aurreratzeko. Hasteko, pelikula baterako argumentua izan daitekeen Marokoko ustelkeria kasu bitxi baten inguruko erreportajea nabarmendu du. Jarraian, Orereta ikastolan bizikidetzara iristeko zubiak eraikitzeko abian duten egitasmoaren berri ekarri du. Amaitzeko, lupus gaixotasuna duen Miren Amestoyren elkarrizketa aipatu du Izagak, bere bizipenekin liburu bat idatzi berri baitu […]

irakurri gehiago →

Hamabostean behin, aktualitateko albiste esanguratsuak hartu eta betaurreko kritikoekin aztertzen ahalegintzen gara, eta Mikel Elorza batzen da horretarako gurera. Gaurkoan, mundu osoko hainbat lagun ezagunen iruzur kasuak ezagutarazi dituen Panamako paperen filtrazioaz hitz egin du. Baita astelehenetik indarrean den Europako Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioaz ere, akordio horri esker, Greziara iritsitako errefuxiatuak Turkiara deportatzeko aukera […]

irakurri gehiago →

Aste honetan lurrikara globala eragin dute Panamako paperak bezala ezagutu den filtrazio masiboaren lehen datuek. Panamako Mossack Fonseca abokatu bulegoak munduko hainbat iruzurgileri laguntzeko zerbitzuak eman ditu urteotan, herrialde askotako ogasunei iruzurra egiten lagunduta. Iaz, bulego horren datu base erraldoia Süddeutsche Zeitung egunkariko kazetari birengana heldu zen. Azken aldian datuak aztertzen aritu dira, AEBetako Nazioarteko […]

irakurri gehiago →

Legez kanpoko elkarte bat eratu eta komisioak kobratzea, EAJk gobernatutako erakundeen kontratu eta adjudikazio publikoak modu irregularrean eskuratzea, egin gabeko lanengatik dirua lortzea, kapitala zuritzea, eroskeria, bortxaz jendea behartzea, dirua bidegabe erabiltzea… Horiek eta gehiago dira Arabako Probintzia Auzitegiko fiskalak De Miguel auzia delakoan zehaztutako delituak. Denera, hogeiren bat delitu egotzi dizkio Alfredo de Miguel […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: euskal errepresaliatu politikoen alde Baionan eginiko manifestazioa eta larriki eri den Lorentxa Gimon presoaren aldeko sustengua; HIESAren inguruan azterketak egiteko dagoen aukera; Michele Alliot Marieri leporatu dioten iruzur kasua; Xiberoan abian den euskarazko haurtzaindegia; eta […]

irakurri gehiago →