IRRATIEN TARTEA: Lur Gil Esan Erranetik eta Igor Goikolea Halabeditik

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ez dituela aldatuko alkate frankisten izenen kaleak azaldu du Halabediko estari Igor Goikoleak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Errekaleor auzokoen irrati eta musika estudioez zein Gasteizko gaztetxean egindako Ekaitz In Da House jaialdia aipatu ditu. Esan Erran irratiko Lur Gil ere batu da tarte berera eta Saioa menditik mendizale bat erreskatatu behar izan zutela atzo azaldu du. Gainera, Basaburuatik bi kontu aipatu ditu: zenbait herritan estaldurarik eta Internet konexiorik gabe jarraitzen dutela eta ETB1eko Herri txiki infernu handi saioan Basaburua agertuko dela igande honetan.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: LOMCEren aurkako ezetza adostu daiteke, baina hezkuntza eredu propioa ez?

ar. Urt 24 , 2017