internet

Asteazkenero bezala, aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat eudukiren aurrerapena egin dugu Axier Lopez kazetariaren eskutik. Lehenik, internetek eragiten duen kutsaduraren inguruan Jenofa Berhokoirigoinek idatzitako erreportaiaz mintzatu da, hegazkinen joan-etorriek baino 1,5 aldiz gehiago kutsatzen duela azalduz. Ondotik, Turkian gose greban hil diren musikarien inguruan hitz egin dugu. Akitzeko, hizkuntza gutxituen inguruan aritu gara, Lakota […]

irakurri gehiago →

Uda badator, eta udarekin batera oporretako denbora librea haur eta gazteentzat. Haur askok udan urtean zehar baino denbora gehiago pasatzen dute telefono eta tableten aurrean, eta interneten seguru nabigatzearen kontuak buruhauste bat baino gehiago sortzen diru. Kalakako kide den Ilazki Gainza 9-10 urteko haurrei sare sozial eta interneten segurtasunez nabigatzeko formakuntza saioak ematen aritu da, […]

irakurri gehiago →

Aste honetan sortu dute Interneten adin txikikoak babesteko zentroa espainiar estatuan. Haren helburua babesa eskaintzea da, arriskuak saihestea eta sarean haurrek eta nerabeek izan ditzaketen arazoen aurka egitea. Dirudienez, mundu digitaleko sektore ahul eta babesgabeena da adin txikikoena. Zentroaren sorrerak zer pentsatua eman digu, eta Internetek dituen arriskuen eta aukeren inguruko hausnarketa ekarri nahi izan […]

irakurri gehiago →

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ez dituela aldatuko alkate frankisten izenen kaleak azaldu du Halabediko estari Igor Goikoleak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Errekaleor auzokoen irrati eta musika estudioez zein Gasteizko gaztetxean egindako Ekaitz In Da House jaialdia aipatu ditu. Esan Erran irratiko Lur Gil ere batu da tarte berera eta Saioa menditik mendizale bat erreskatatu […]

irakurri gehiago →

2012tik, etengabeko kontsumo igoera gertatu da euskarazko hedabideen webguneetan, eta nabarmentzekoa da tokiko hedabideen webguneen gorakada, webgune nazionalen kontsumoa gainditu dutelako 2016ko irailean, lehen aldiz. Kontsumoa goraka doa eraginkorki, beraz, horri buruz Euskal Hedabideen Behategiak egin duen datu bilketa ekarri du Libe Mimenza koordinatzaileak gurera.

irakurri gehiago →

« Xixtroak » Hazparne inguruko laborari kolektibo baten proietu berria da. Bertan, kalitatezko eta tokiko ekoizpenak interneten bidez erosteko aukera eskaintzen dute. Hazparne ekualdean astoak eramaiten zuten saskieri Xixtroak deitzen zieten. Mizel Etcheberry, Ixuribeherea etxaldeko ekoizleak, internet astoaren ordez nola ordezkatu duten azaltzen dauku … http://xixtroak.com/eu/

irakurri gehiago →

Internetek badu generoa. Eta, ez da emakumezkoa. Europako Batzordeak argitaratutako ikerketaren arabera, IKT Informazio eta Komunikazio Teknologien arloan lan egiten duten zazpi milioi lagunen artean %30 baino ez dira emakumezkoak. Ardura postuetan, berriz, %19,2 soilik daude. .EUS komunitatearen egoera ez da hobea. Domeinu-izenak erregistratzen dituztenen artean %25 baino ez baitira emakumeak, hala jakinarazi zuten Emakumeen […]

irakurri gehiago →

Hiru astez behin egiten duenez, komunikazio kontuei buruz aritzera batu zaigu gaur Xabier Landabidea kolaboratzailea. Gaurkoan, Koldo Diazekin batera Amsterdamen egin duen egonaldiaz hitz egin digu. Izan ere, Amsterdameko Unibertsitateak antolatutako Metodo Digitalen Neguko Eskolan parte hartu dute, eta bertan ikasitakotik gurean praktikan jar daitezkeen dinamikez hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Hiru astez behin egiten duenez, komunikazio kontuei buruz aritzera batu zaigu gaur Xabier Landabidea kolaboratzailea. Gaurkoan, Koldo Diazekin eta Gorka Salcesekin batera Euskal Hedabideen Urtekarirako ondu duen Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta Internet: euskal audimetrien alde kualitatiboa artikuluaz hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Klima aldaketa medio, itsas mailaren gorakadari aurre egiteko Herbehereetako formula baliatzeko aukeraz egin duten erreportajea ekarri digu, batetik. Internetek aukera adina arrisku dituenez, seme-alabek erabilera seguru bat egiteko gurasoek kontuan izan beharreko puntuak aipatu dizkigu, bestetik. Elkarrizketaren tartean, erraustegia eraikitzeko […]

irakurri gehiago →