Uxune Martinez: “Lehen gezurrekin seinale ezkorra igortzen du amigdalak, gero txikitu egiten da”

Ba al zenekiten garuna ohitu egiten dela gezurrak esatera? Lehenbizikoz ziria sartzen dugunean, burmuineko amigdalak sentipen negatiboak eragiten dizkigu, baina erreakzio hori ahuldu egiten da gezurretan jarraitu ahala. Orduan eta erosoago gaude iruzurrarekin, eta orduan eta handiagoak eta ugariagoak izan daitezke gure gezurrak. Ez dugu guk ikertu halakori, Londresko University Collegen egindako esperimentu batean ondorioztatu dute eta xehetasun gehiego ekartzeko Zientzia kaiera egitasmoko Zabalkunde Zientifikorako Arduradun Uxune Martinez batu da gurera.

Hurrengo podcasta

Xabi Solano: "10 bat kontzertu berezi egingo ditut, eseri eta gozatzeko, baina dantza egiteko ere bai"

ar. Abe 6 , 2016