TERTULIA: gizentasunarekiko aurreiritziak eta fobiak

Gabourey Sibide aktore ezagun beltz eta gizena Ameriketako Estatu Batuetako telesail batean gizon batekin sexu harremanetan agertu da. Sare sozialetan erruz iraindu dute sexu eszena grabatu izanagatik. Gaiarekin lotuta, joan den maiatzean Euskal Herriko Bilgune Feministako lagunen bidez ezagutu genuen gordofobia kontzeptua etorri zaigu burura, eta bihar emakumeonganako indarkeriaren aurkako eguna izanik, indarkeriak asko izan daitezkeelakoan, kontuari heltzea erabaki dugu gaurko tertulian Aitor Abaroa eta Aimar Etxeberriarekin.

Hurrengo podcasta

Josu Larrinaga: "Badirudi goi bilkuran gizarteko ordezkarien presioa islatzea zaila izango dela"

ar. Aza 24 , 2015