IRRATIEN TARTEA: FCCrekiko kutunkeriak, Mozal Legearen biktimak eta Sareren jardunaldiak

Gasteizko garbiketa kudeatzen duen FCC enpresaren irregulartasunen aurrean ikerketa batzordea eskatuko duela EH Bilduko udal taldeak azaldu du Halabedi irratiko Igor Goikoleak gauko irratien tartean. Horrez gain, Mozal Legea ezarrita joan den ostiraleko indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioetan ertzainek identifikatutako lagunen kasuaz hitz egin du. Amaitzeko, euskal errepresaliatu politikoen eskubideen alde diharduen Sare plataformak atzotik bihar arte Gasteizen egingo dituen jardunaldiak aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

Adesalambrar 2016ko Abenduaren 22a

ar. Aza 29 , 2016