mozal legea

“Mozal Legeari kolektiboki erantzun behar diogu”

7 maiatza, 2019 | 0 Komentarioak

Bi urte luzetako prozesuaren ondoren, Hala Bediko kazetari Mikel Saenz de Buruaga absolbitu egin dute. 2017ko maiatzean Errekaleor auzoko argi mozketaren jarraipena egiten egon ondoren, Mozal Legearekin zigortu zuten kazetaria, eta bide administratiboa agortu ondoren, epaiketa iritsi zen duela hilabete inguru. Orain, Hala Bediri eman dio arrazoia epaitegiak. Mikel Saenz de Buruagarekin hitz egin dugu, […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu HalaBedi irratiaren eskutik. Mozal Legea, Glovo enpresa, B.A.L.A kolektiboa eta HalaBediRock izan ditugu hizpide besteak beste, Hala Bediko Jonen eskutik.

irakurri gehiago →

Gertaeretatik ia bi urte pasa direnean eta bide administratibotik zigorra konfirmatu zenetik urtebete igaro denean, datorren asteartean, apirilaren 2an, Mikel Sáenz de Buruaga Hala Bediko kazetariaren kontrako epaiketa burutuko da. 2017ko maiatzean Gasteizko Errekaleor auzoan jazotako polizia-operazioa grabatzeagatik Herritarren Segurtasunerako Legea aplikatu zioten Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak. Mozal Legea aplikatuta, Jaurlaritzak zigortutako lehen kazetaria da. […]

irakurri gehiago →

Mozal Legeak hiru urte daramatza indarrean, eta aste honetan jakin izan dugu 1,2 milioi euro bildu dituztela EAEn. Eleak Mugimenduko kide den Maialen Begiristain gonbidatu dugu jakin ahal izan ditugun kopuru horiek suposatzen dutenaz hausnartzeko. Gainera, Gasteizko eta Iruñeko parlamentuetara Mozal Legearen aurka posizionatzeko eskaera ere eraman dutela azaldu digu Begiristainek.

irakurri gehiago →

2015eko Uztailaren 1ean jarri zuten indarrean Mozal Legea. Dagoeneko hiru urte igaro dira eta izandako bilakaera eta eraginaren inguruan aritu gara Eleak Mugimenduko Maialen Begiristainekin. Eleakek egindako hainbat agerraldiren inguruan ere hitz egin digu Maialenek.

irakurri gehiago →

“Gugatik, guztiongatik. Mozalik gabe”

19 apirila, 2018 | 0 Komentarioak

Hala Bedik auzitara eramango du Eusko Jaurlaritza, kazetari bati Mozal Legea ezartzeagatik. Hau izan da atzo jaso genuen albistea. Ia urtebeteko prozesuaren ostean, Hala Bediko kazetari den Mikel Saenz de Buruagari ezarritako isuna berretsi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Prozesu guztiaz eta oraingo egoeraz aritu gara gaurkoan Mikel Saenz de Buruagarekin.

irakurri gehiago →

Araba aldera jo dugu gaurko Irratien tartean. Hala Bedi irratiko Jon Altzarekin izan gara eta ondorengo gai hauek ekarri dizkigu: Hala bediko kazetari bati ezarritako Mozal Legea, Gasteizko Gaztetxearen 30. urtemuga eta honen baitan antolatutako ekimenak, eta Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko gaur bertan burutuko diren ekimenak. Azkenik, “Sahara-Gasteiz” elkarteko presidente den Mohamed Salahren itzuleraren berri […]

irakurri gehiago →

Araba aldera jo dugu Irratien tartean, Hala Bediko Jon Altza izan baitugu gurean. De Miguel auziari buruz aritu gara, atzo bertan deklaratu baitzuen Ainhoa Alberdi enpresari eta abokatuak, eta ADI ustelkeriaren aurkako elkarteak elkarretaratzea deitu zuen Gasteizko epaitegietan Alberdiri babesa adierazteko. Gasteizko tabernari bati bezero bat babesteagatik mozal legea ezarri diotela azaldu digu ondoren. Azkenik, […]

irakurri gehiago →

Bi astelehenero behin ohi dugun bezala, Hamaika Telebistan izandakoaren errepasoa izan dugu gaur ere Nekane Zinkunegi kazetariaren eskutik. Mari Paz Casanovari, Egoi Alberdi euskal preso ohiaren amari ezarritako mozal legea, langabezia, Kataluniako egoera, Iñigo Martinez futbolariak ondarrutarrez idatzitako agurrak sortutako iskanbila, eta sortzaileak (Mice eta Jon Iraundegi) izan ditugu mintzagai.

irakurri gehiago →

Mozal Legeari buruz aritu gara Igor Goikolearekin

22 abendua, 2017 | 0 Komentarioak

Gasteizko Udalak 725 aldiz aplikatu du azken bi urteotan Mozal Legea. Halabedi.eus webguneak eman zuen datu hauen berri, eta Igor Goikolearekin birpasatu ditugu gaurkoan.

irakurri gehiago →