Liburuzain batek bete beharreko baldintzen berri ekarri digu Garoako Imanol Agirrek

Kuriosoa da, baina lan eskaintza bat ekarri dugu gaurko literaturaren tartera. Izan ere, Garoa liburudendako lagunak liburuzain baten bila dabiltza beren lantalde txikia indartzeko. Zu zeu izan zaitezke pertsona egokia, edo agian ezagutuko duzu euren webgunean argitaratu dituzten bederatzi baldintzak betetzen dituen norbait. Baina baldintza horien eta behar dutenaren berri zuzenago jakiteko, Imanol Agirre bera batu zaigu. Garoako lan eskaintza horrez gain, gaur zortzi hasiko den Durangoko Azokarako zenbait gomendio ere egin ditu Agirrek.

Hurrengo podcasta

IRRATIAK IRRATIA: Arraiokoen telefono txantxa Atariako Iñigo Terradillosi

ol. Aza 25 , 2016