imanol agirre

Loraldia festibalak 120 sortzaile baino gehiago batuko ditu martxaoren 5etik 26ra bitarte Bilbon. Imanol Agirre zuzendari artistikoa Bilbo Hirian izan da, eta harekin hitz egindakoak izan ditugu Zebrabidean.

irakurri gehiago →

Hobetzen jarraitzeko erronka zaharrari eutsiz ekin dio Garoa liburu dendak urte berriari. Lehen hiruhilekoko ekintza zerrenda prestatu dute, erabat osatua ez badago ere. Kontzertuak, liburu aurkezpenak, erakusketak eta irakurketa klubean parte hartzeko aukera izango dute apirila artean Donostiako eta Zarauzko dendetara doazenek, eta horren aurrerapena agur kutsuarekin egitera batu da Imanol Agirre gure literatura tartera.

irakurri gehiago →

Kuriosoa da, baina lan eskaintza bat ekarri dugu gaurko literaturaren tartera. Izan ere, Garoa liburudendako lagunak liburuzain baten bila dabiltza beren lantalde txikia indartzeko. Zu zeu izan zaitezke pertsona egokia, edo agian ezagutuko duzu euren webgunean argitaratu dituzten bederatzi baldintzak betetzen dituen norbait. Baina baldintza horien eta behar dutenaren berri zuzenago jakiteko, Imanol Agirre bera […]

irakurri gehiago →

Bartzelonako lagun batzuek Donostiako Garoa liburu dendagatik zorionak emanez bidalitako email mezu bat abiapuntutzat hartuta, liburu dendetan katalogatzeak duen garrantziaren berri eman du Imanol Agirrek gurean. Euren kasuan, katalogatze kromatikoa egiten dutela eta liburuak horizontalki jartzen ahalegintzen direla nabarmendu du. Horrez gain, liburu dendetako liburuak katalogatzeko beste hainbat irizpide baliatzen direla ere azaldu du. Ohi […]

irakurri gehiago →

Uriaren 24an, astelehenean, liburutegien eguna ospatuko denez, gaia parera etorri zaio Garoa liburu dendako Imanol Agirreri gaurko literaturaren tarterako. Hasteko, jende askok nahasten baditugu ere, liburutegiak eta liburu dendak ez direla gauza bera nabarmendu du, baina bien arteko zuzeneko elkarlana onuragarria dela. Horrez gain, gomendio gisa, William Finneganek idatzitako Años Salvajes liburua gomendatu du.

irakurri gehiago →

Ikasturtera hasi da eta heziguneetako irakasleak ere hasi dira ikasleei zein liburu irakurri behar dituzten esaten, eta eskuratzeko agintzen. Horrek zuzeneko lotura du liburu dendekin, Garoako Imanol Agirrek gurean nabarmendu duenez. Ikastetxeen eta liburu denden arteko harremana ahalik eta gertukoena izateak zer nolako garrantzia duen azaldu du. Horrez gain, ohi duen eran, liburu gomendio bat […]

irakurri gehiago →

Irailak kurtso hasiera esan nahi du, kurtso hasierak ikastetxeak ekartzen dizkigu gogora eta garai hau izaten da testu liburuak erosteko garaia ere. Horrek eragiten dizkien gora-beheren berri ekarri du Garoa liburu dendako Imanol Agirrek gaurko literaturaren tartera. Horrez gain, udan gehien saldu eta gomendatu dituen liburuak, udazkenerako aholkatuko lituzkeenak eta Donostiako Garoa kultur laben abian […]

irakurri gehiago →

Aspaldian autofikzio generoko liburu asko saltzen ari dira Garoa liburu dendan, Imanol Agirrek gurean esan duenez. Adibidez, Zebrabidean behin baino gehiagotan aipatutako Anjel Lertxundiren Zu edo Lucia Baskaranen Partir. Horri tiraka, irakurle kuxkuxero edo kuriosoez eta horiei interesa dakizkieken datu bitxiez hitz egin du Agirrek. Gainera, Luisa Carnesen Tea Rooms eta William Kotzwinkleren El nadador en […]

irakurri gehiago →

Opor giroan egonik, gehiago irakurtzen al dugu uda partean? Irakurri ez daki, baina liburu gehiago saltzen direla argi du Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrek. Hargatik, urte sasoi hori heldu aurretik liburu dendariek zein lan egin behar izaten dituzten azaldu du gaurko literaturaren tartean. Horrez gain, Jon Ariza de Miguelen Ohe hotzak liburua ere gomendatu du.

irakurri gehiago →

Bi hitzetan, “oso positiboa” izan omen da aurtengo Literaturia. Hala nabarmendu du bi astean behin gurera batzen den Garoako Imanol Agirrek. Garoari liburu aurkezpenetarako txoko izatea egokitu zitzaion, eta aurkezpen horiek nola joan ziren azaldu du. Baita hurrengo Literaturiarako ideia batzuk buruan dituztela aurreratu ere. Horrez gain, Torborg Nedreaas idazlearen Nada crece a la luz […]

irakurri gehiago →