Aste honetako ‘Argia’: Garoñaren balizko luzapena, heriotza errituak eta antzerkia

Otsailean iragarritakoa betez gero, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak urtea amaitu baino lehen emango du Garoñako zentrala berriro martxan jartzeko eskaerari buruzko txostena. Unai Brea kazetariak zorrotz jorratu du horrek zer ekarriko lukeen Argia astekarian, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak aipatu du gaia astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, heriotza errituen artean ugaritu diren ohiturez Itziar Ugartek egindako erreportajea ere aipatu du. Amaitzeko, Lander Arretxeak Francoren bilobari gutuna antzezlanaz jasotakoak ekarri ditu Eizagirrek.

Hurrengo podcasta

Nerea Martinez: "Gertatua ahaztu gabe, langile haien indarrez borrokatu behar dugu".

az. Urr 26 , 2016