TERTULIA: pobrezia ez da urruneko errealitatea eta gertuko politikak behar ditu

Published On 18 urria, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Atzo, urriak 17, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Milioika lagunek prekarietate, pobrezia edo miseria egoeretan bizirauten dutela gogora ekartzeko eguna. Datuak eskandalagarriak dira: besteak beste, 17.280 pertsona gosez hiltzen direlako egunean munduan eta Europar Batasunean 123 milioik pobrezia egoeretan bizirauten dutelako. Populazioaren ia laurdena, alegia. Mundu mailako aberastasunaren metaketa desorekatuak dakartzan pobrezia eta desberdintasun egoerek badute beren isla Euskal Herrian ere: populazioaren heren batek pobreziaren mugaren azpitik bizirauten baitu. Ba gaia bera tertuliara ekarri eta Malen Aldalur eta Mikel Garciarekin jorratu dugu.

Comments are closed.