“Elkarbizitzarako, aurreiritziak albora utzi behar direla esan nahi dugu”.

Mari Kixkur neskato bihurria eta alaia da; ilea kizkurra eta urre kolorekoa du. Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Hala, gurasoei desobeditu eta basoan galduko da. Zuhaitzen artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea ezagutuko du, eta bertan geratuko da egun pasa, bere etxea balitz bezala.

XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarri du GluGlu antzerki konpainiak. Ohikoa duen eran, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartuta. Antzezlan horrekin, norbanakoak intimitaterako duen eskubideaz eta elkarbizitzarekiko errespetuaz hausnarketa egitea da helburua, eta horren berri zehatzagoa gurera ekartzeko Bilbo Hiria irratiarekin bat egin dugu. Izan ere, Ane Zabala koordinatzaileak hitz egin du Ylenia Baglietto eta Iñaki Maruri aktoreekin zein Galder Perez zuzendariarekin.

Hurrengo podcasta

Ander Kerejeta: "Baserritar txikien lanarekin egungo gizarte ereduan eragin nahi dugu"

ar. Urr 18 , 2016