nazioarteko

EGUN ERO KANTUZ – Irratia

14 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Otsailaren 13an Irratiaren Nazioarteko Eguna zela aitzakia hartuta, Egun Ero Kantuz saio berezia izan dugu gaurkoan. Ostiraleroko moduan eskualdeko pertsona bat gonbidatu beharrean, gonbidatu kuriosoagoa izan dugu gaurkoan: irratia. Irratiaz hitz egiten duten edo hura aipatzen duten Euskal Herriko eta kanpoko 10 kantako zerrenda osatu dugu Esan Erraneko bi esatarion artean… entzun nahi??

irakurri gehiago →

Alderdi eskuindarrek Frantzian egindako hauteskunde primarioen bueltakoak nabarmendu ditu Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Garapen kontseiluaren bilakaeraz aurkeztu berri duten txostena aipatu du. Baita Jagon jardunaldietan elkargo berria sortzen denerako zehaztu beharreko hizkuntza politikaz egindako adierazpena ere. Hizkuntza politikarekin lotuta, frantses parlamentuan gaur aurkeztuko den hizkuntza lege berriari buruzkoak ekarri […]

irakurri gehiago →

Astearte goizean aurkeztu zuten Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XIII. Mostra Bergaran. Gaur hasi eta igandera arte iraungo du Taun Taun Teatroak bi urtean behin antolatzen duen egitarauak, eta aurtengo xehetasunez galdetzeko, Taun Taun Teatroako Teresa Sala harrapatu dugu telefonoz bestalde.

irakurri gehiago →

Atzo, urriak 17, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Milioika lagunek prekarietate, pobrezia edo miseria egoeretan bizirauten dutela gogora ekartzeko eguna. Datuak eskandalagarriak dira: besteak beste, 17.280 pertsona gosez hiltzen direlako egunean munduan eta Europar Batasunean 123 milioik pobrezia egoeretan bizirauten dutelako. Populazioaren ia laurdena, alegia. Mundu mailako aberastasunaren metaketa desorekatuak dakartzan pobrezia eta desberdintasun […]

irakurri gehiago →

Maiatzaren Lehenak gorriz dakar egutegian Langileen Nazioarteko Eguna. Baina inoiz baino prekarietate handiagoa jasaten ari da langileria, zatituta dago, eta ahuldu egin da klase kontzientzia. Erretratu lausoa da gaur langileriarena, aldaketa betean dagoen klasea delako. Aurtengoan, asko hitz egin da sindikatuek birpentsatzeko duten beharraz eta dituzten zereginez ere. Eta euskal sindikatu bateko ordezkari baten hitzak […]

irakurri gehiago →

Laugarren urtez, Euskal Kazetaritza Sariak 2015 banatu zituen Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, duela astebete. Mikel Ayestarani eman zioten Euskal Kazetari saria, «gerra berriemaile moduan eta zonalde gatazkatsuetan egindako lanagatik». Aiestaranek hamar urte daramatza freelance kazetari moduan lanean. Jerusalemen du bizilekua, eta Libano, Siria, Afganistan, Irak, Pakistan, Iran, Tunisia, Libia, Egipto, Yemen, India […]

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin orduko egin ohi dugunez, irratien tartea zabaldu, eta bi astez behin bezalaxe, Tolosa aldera begira jarri gara, hango kontuen berri emateko Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu. Oinkari dantza taldearen 40. urtemugaz, larunbatean hasiko den Titirijai jaialdiaz eta Tolosako Babarrunaren festaz hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean, Bilbo aldera begira jarri gara, bihar hasiko baita Bilboko dokumentalen eta film laburren nazioarteko jaialdia, Zinebiren 57. edizioa, alegia. Bihar hasi eta azaroaren 20ra arte iraungo duen jaialdiaren inguruko xehetasunak Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek ekarri dizkigu, Zinebiko idazkari nagusi Ines Intxaustiren eskutik.

irakurri gehiago →

“Kataluniako ETAko buruzagiak ezin atxiloturik, Espainiako Gobernuak Euskal Herrikoekin konformatu behar izan du, alehungarren aldiz erakundea buru gabe utzita”. Angel Errok gaurko Berria egunkarirako idatzitako hitzak dira, askok esan dute gauza jakina dela atxiloketen data ongi kalkulatuta egoten dela, etekin politikoa ateratzeko. Atzo iritsi zen Nazioarteko Harremanetarako Taldea Euskal Herrira, horren bezperan izan ziren atxiloketak. […]

irakurri gehiago →

Igandean, ekainaren 28an izango da sexu askapenaren aldeko nazioarteko eguna, eta horren harira, Euskal Herriko hainbat kolektibok ekintza ugari iragarri du datozen egunetarako. Horien inguruan hizketan aritu da aste honetan EHGAMeko kide Imanol Alvarez Bilbo Hiria irratian, eta haren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →