desoreka

Etzi beteko da hilabete Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen Euskal Elkargoko lehendakaria hautatu zutenetik. Jean-Rene Etxegarai izendatu zuten postu horretarako, eta geroztik elkargoak izango dituen eskumenak eta ardurak ere zehaztu dituzte. Ba gai hori ekarri dugu gaurko ekonomia eta gizarte gaien atalera eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu horretaz. Euskal […]

irakurri gehiago →

Ekonomiari genero ikuspuntutik erreparatu diogu gaurko gizarte eta ekonomia gaien tartean. Datuek argi adierazten baitute andreek gizonezkoek baino egoera laboral eskasagoa dutela gaur egungo Euskal Herrian, ondorioz, baita errenta edo bilakaera profesionala ere. Begira jarrita, ordea, unibertsitateko matrikulazioak bizi duen feminizazio prozesua eta goi tituludun emakumeen indize altuak bestelako egoera bat dugula pentsatzera eraman gaitzake. […]

irakurri gehiago →

Atzo, urriak 17, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Milioika lagunek prekarietate, pobrezia edo miseria egoeretan bizirauten dutela gogora ekartzeko eguna. Datuak eskandalagarriak dira: besteak beste, 17.280 pertsona gosez hiltzen direlako egunean munduan eta Europar Batasunean 123 milioik pobrezia egoeretan bizirauten dutelako. Populazioaren ia laurdena, alegia. Mundu mailako aberastasunaren metaketa desorekatuak dakartzan pobrezia eta desberdintasun […]

irakurri gehiago →

Nola jakin dezakegu kultura ekoizpenak genero aldetik desorekatuak al diren? Ba Bechdel delako testak ematen du horretarako aukera. Test hori aurkeztu digu Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainzak gaurko komunikazioaren atalean. Donostiako 64. Zinemaldia hastear den honetan, pelikuletan zer nolako genero desoreka dagoen nabarmendu du Gainzak, eta betaurreko morrekin zinera joateko gomendioak ere eman ditu.

irakurri gehiago →

Futbola, garaipenak, genero bereizketa… gai asko ukitu ditu Athleticeko nesken taldeak liga irabazi izanagatik ospakizunetarako gabarra ez ateratzeak. Mutilen taldearen kasuan zalantzarik egin gabe ateratzen dutelako eta nesken kasuan ez delako berdin jokatu. Ba horren inguruko ikuspegiaz galdetze aldera, Iñaki Kasaresi deitu diogu.

irakurri gehiago →

Zebrabidearen lehen zatia gurutzatu berritan, gizarte parekide eta orekatu baterako bidea egin nahi duen egitasmo hezitzaile bat hartu dugu hizpide. Izan ere, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen Haziak egitasmoa ezagutu dugu, eta horretan buru-belarri dabiltzan bi lagun batu zaizkitugu mikrofonoen parera. Nora Barroso egitasmoaren sortzaile eta dinamizatzailea, batetik, […]

irakurri gehiago →

Errepideetako bidesariekin desoreka handia dago Euskal Herriko eskualde batetik bestera: batzuetan badaude, eta beste batzuetan, ez. Geure lurraldearen kohesioan ere badu eragina. Aurten beste errepide batzuetara ere heltzekoak dira bidesariak Gipuzkoan. Durangaldean, A-8ko bidesariaren aurkako taldea sortu ere egin da. Beraz, pil-pilean dagoen gaia da, eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinaga soziologoarekin […]

irakurri gehiago →

Oier Gil Irungo artistak Territoires Mobiles proiektuaren barnean lanean aritu da Hendaian. Bere lanak, arte soziala eta gogoetatsu gisa aurkezten ditu Gilek eta botere menderatzaileak hainbat eremutan eragiten dituen desorekak zalantzan jartzea da haren helburua. Radiokulturako lagunek egindako elkarrizketan, haren ibilbide interesgarriaz, dituen konpromisoez eta abarrez hitz egin du.

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herria egitura instituzional bakar batean biltzeko beharra aspaldiko aldarrikapena da. Ipar Euskal Herriaren geroari eragiten dioten politika publikoak bertan erabakitzeko premia gorria dago. Frantziako errepublikaren lurralde antolamendua berrikusten ari den honetan, aukera hori eskaini izanak ilusioak piztu eta gehiengoa aktibatu du atzera berriro. Eta egoera hori aintzat hartuta, bertako lurraldeen arteko desoreka aztertu […]

irakurri gehiago →