“Gure estiloa bada gizaki sozialaren azpian dagoen hori ateratzea”

Gizakiok geure senari esker bizirauten dugula uste dute Atx Teatroa konpainiak kideek, baita sen horren barnean dagoen indarkeria tabutzat dugula ere. Arau moral eta etikoek diote ezin dugula indarkeria baliatu, eta logikari segika esan daiteke hala dela, arrazoirik gabe biolentzia ezin dela erabili. Baina ba ote dago ba indarkeria erabiltzeko arrazoirik? Beste biderik ez dagoelako, akaso?

Horiek dira Atx Teatroko lagunek euren buruari egin dizkioten galderetako batzuk, eta Fakiu antzezlana oinarritu dute horretan. Erantzunak, publikoaren esku utziko omen dituzte. Ba antzezlanari buruzko xehetasunak Iñaki Ziarrustak eta Sandra Fernandezek eman dizkiete Bilbo Hiriako koordinatzaile Ane Zabalari.

Hurrengo podcasta

Liher Gonzalez: "Politika parte hartzailea ere gizarte onurako ekonomiara bideratu behar da"

ar. Urr 11 , 2016