IRRATIEN TARTEA: topaketa ekosozialistak, Iker Laurobaren diskoa eta ‘Star Wars’ desfilea

Irailaren 23tik 25era Bilbon ospatuko dira Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak. Sindikatu, alderdi eta hainabt eragilek deituta, «urgentzia ekologikoaren eta larritasun sozialaren aurrean trantsizio ekosozialistak dituen alternatibak» eztabaidatuko dira bertan. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak gai hori ekarri du gaurko irratien tartera. Horrez gain, Iker Laurobak bihar Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen kontzertua nabarmendu du. Amaitzeko, igandean Bilbon egingo duten Star Wars filmean oinarritutako desfilea izango dela ere azaldu du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Euskararen Legearen iraungitzea eta normalizaziorako gakoak

og. Ira 22 , 2016