IRRATIEN TARTEA: Sakanako oroimen, protesta, kirol eta agenda kontuak

Dagoeneko 26 urte igaro dira Pello Mariñelarena Etxarri Aranazko presoa kartzelan hil zenetik. Hori horrela, joan den asteburuan jaioterrian gogoan izan zuten  Hartu Trena! dinamikaren eta Guk ibilitakoak gureak dira erakusketaren eskutik. Hain justu, haren obra artistikoa erakutsi eta hark bezala gaixotasun larriren bat duten presoen askatasuna exijitu nahi dute etxarriarrek, eta erakusketa horrek Sakanan egingo duen ibilbidearen berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, AHTren eta beste hainbat proiektu txikitzaileren aurkako Txirrinka bizikleta martxa Sakanara bihar helduko dela kontatu du. Kirol arloan, larunbatean egingo diren Bakaikuko XII. Aitzkozar krosaz eta Etxarri Aranazko III. Andra Mari ikastolako Binakako Lasterketa-Naparpellet Sariaz hitz egin du. Amaitzeko, Lakuntzako Cava festa eta trinitate festetako egitaraua aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: erabakitzeko aukera, independentzia, elkarlana... zeri jarri behar diogu arreta?

og. Mai 19 , 2016