film

HBO katearen Girls telesaila seigarren denboraldiarekin bukatuko dela iragarri zuen iazko urtarrilean Lena Dunham sortzaile eta aktore protagonistak. Agurra urrun irudikatzen zen orduan, 2016ko otsailean estreinatu baitzuten bosgarren denboraldia, eta azken atal sorta ekoizteko baitzuten oraindik. Baina iragarritako unea heldu da, eta amaitzear da hainbat sari jaso dituen telesaila. Horri begira jarriko gara ikus-entzunezkoen tartean […]

irakurri gehiago →

Martxoaren 9an, ostegun honetan hasiko da Laburbira zine zikloaren hamalaugarren edizioa eta apirilaren 12ra arte iraungo du. Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko txokoetara euskal zinea hedatuko du eta horri begira jarri gara gaurko ikus-entzunezko tartean, Maitane Legarretarekin. Horrez gain, martxoaren 15etik 19ra Bilbon egingo den Animakom zikloa eta T2 Trainspotting filmaren estreinaldia ere aipatu ditu Legarretak.

irakurri gehiago →

Trainspotting 1996 urteko filma eskoziarra da. Danny Boylek zuzendu zuen eta Irvine Welshek idatzitako eleberrian oinarritzen dena. Filmak Edinburgoko heroinomano talde baten bizitza deskribatzen du. Drogari, sexuari eta bizitzari buruzko hainbat hausnarketa egiten du. Ba bi hamarkada igarota, filmaren protagonistak berriz bildu dituzte orduko toki berean bigarren zatia egiteko. Duela zenbait egun estreinatu zen Edinburgon, […]

irakurri gehiago →

Fox katearen Hidden figures izeneko komedia dramatikoak lortu du SAG aktoreen sindikatuko sari nagusia. Eta sari hori bera Oscar sari preziatuetarako adierazle garrantzitsua izan ohi da. Ba segidan kontu horiei begira jarriko gara, pantaila handiko film esanguratsuak eta telesailak hartu ditugu hizpide ikus-entzunezkoen gaurko tartean, Maitane Legarretarekin.

irakurri gehiago →

Azpitituluak.com proiektuak gabonetarako animaziozko filmak euskarazko azpidaziekin eskaintzeko hartu duen erabakiari erreparatu diogu gaurko saio amaieran. 37 animaziozko film dituzte eta Eguberri garaia familian horietaz gozatzeko aukera polita izan daitekeelakoan, Luistxo Fernandezekin hitz egin dugu guk.

irakurri gehiago →

Azkoitiko Matadeixe Zinetogram taldearen ekimenez, nazioarteko jaialdietan saritu dituzten eta gai sozialak lantzen dituzten film garaikideekin osatutako zikloa egingo dute Baztartxo antzokian abendutik martxora. Emanaldiak joan den asteazkenean hasi zituzten Joshua Oppenheimer zinegilearen The Act of Killing arrakastatsuarekin, eta ziklo horri buruzkoak eta beste zenbait kontu ekarri ditu Maitane Legarretak gaurko ikus-entzunezkoen tartera.

irakurri gehiago →

Ostalaritzako lizentziei buruzko kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera, hasteko. Izan ere, Ekoloistak Martxanek txosten bat egin du ostalaritzara esleitutako lizentziek Bilboko hiri garapenean duten eraginaz, eta horren berri ekarri du Bilbo Hiriako koordinatzaile Ane Zabalak. Horrez gain, Patxo Telleriaren Igelak filmaren zine aretoetako estreinaldiari ere heldu dio, eta Telleriaren hitzak ere ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →

Laster abian izango den Durangoko Azokaren barnean zinearen gunea da Irudienea deritzona. Ikusteko eta entzuteko aukera eskaintzen duena, proiekzioak, aurkezpenak eta eztabaidak barnean hartzen dituena. Baina zinema munduko gaiei eta ikus-entzunezkoen bidez zabaltzen diren edukiei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko lekua ere bada. Ba gai horiei tartea egin eta Irudieneaz gain zenbait film gomendio aipatzeko Maitane […]

irakurri gehiago →

Atzo hasi zen 39. Euskal Zine Bilera Lekeition eta larunbatera arte iraungo du. Aurtengo xehetasunez eta ikustekoak izango diren filmez hitz egin du Maitane Legarretak gurean. Horrez gain, joan den ostegunean hasi eta datorren ostegunera arte iraungo duen Bilboko Zinema Ikusezina jaialdiari buruzkoak ere ekarri ditu. Telesailen arloan, Black Mirror-en hirugarren denboraldiaz, eta Good Girls […]

irakurri gehiago →

Duela hilabete inguru, Donostiako 64. Nazioarteko Zinemaldia gertutik jarraitzeko intentzioa zuela esan zigun Amaia Garcia kolaboratzaileak. Denak ez baina film batzuk ikusteko aukera izan du, eta horien artetik La Reconquista, I Daniel Blake, Maria y lo demás eta Irrintziaren oihartzunak filmez duen iritzia eman digu. Bestalde, joan den astean ikusi zuen Raul Arevalo aktorearen lehen […]

irakurri gehiago →