TERTULIA: egokiak al dira euskarari buruzko alderdien hauteskunde kanpainako diskurtsoak?

Euskara askatasunean, euskararen alde batera leloa jarri dio PSEk sare sozialetan zabaldu duen bideoari. Gazteleraz, hori bai: Euskera en libertad, juntos por el euskera. Musika tragiko bat entzuten den bitartean bideoan ikus daiteke nola herritar bati ezer esan aurretik ez dioten uzten sartzen hainbat lekutan, “Egia da. Euskaraz ez jakiteagatik sartzen ez uztea ez da gertatzen inon Euskadin. Inon, administrazioan izan ezik”, esaten du Idoia Mendia lehendakarigaiak gero, gazteleraz beti, Eusko Jaurlaritzaren eraikin bat ikusten den bitartean. Aurreikus zitekeenez, zalaparta eragin du bideoak, baita erreakzioak ere. Horrez gain, Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren barnean izan dira euskararekin lotuta atera diren kontu gehiago ere, eta horiei begira jarri gara gaurko tertulian bi solaskide berrirekin: Sonia Gonzalez eta Mikel Otero.

Hurrengo podcasta

'Zigor': "Sentimenduen pentsaera galdu dugu, helduengan haurtzaroa piztu nahi dut"

og. Ira 15 , 2016