‘Zigor’: “Sentimenduen pentsaera galdu dugu, helduengan haurtzaroa piztu nahi dut”

Euskaraz mintzatzea plazerarekin lotu nahi dute Miarritzen, eta horretarako dute martxan Mintzalasai jaialdia. Joan den irailaren 10ean hasi zen eta hilabete amaierara arte iraungo du. Hiru helburu nagusi ezarri dituzte antolatzaileek: euskararen erabilpena alor anitzetan sustatzeko egunak prestatzea, euskararen babesean diharduten eragileak federatzea, eta Miarritzen euskara ikusgarri eta erakargarri egitea. Horren barnean, lagunbat honetan, Kepa Akixo Zigor euskal zizelkariak bisita gidatu bat egingo du Miarritzen barna, hirian dauden eskulturak ezagutarazteko. Horretaz hitz egin du Radiokulturako esatari Mikel Etxebarriak eskultorearekin berarekin.

Hurrengo podcasta

'Napalmaren neska': AEBak azalpenak ematera behartu zituen irudia

og. Ira 15 , 2016