Aste honetako ARGIA: Lurralde Elkargoa, nerabeen hizkuntza ohiturak eta artistak mitinetan

Euskal Departamendua aldarrikatzetik Lurralde Kolektibitatea aldarrikatzera pasa ziren Ipar Euskal Herriko herritarrak. Ez bata ez bestea, Herri Elkargoa izan daiteke tokiko euskal herritarren instituzio politikoa, eta horretaz Mikel Asurmendik egindako erreportajea aipatu du Argiako zuzendari Estitxu Eizagirrek gurean. Horrez gain, Jaime Altunaren Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta hizkuntz mudantzak nerabezaroan artikuluaz Malen Aldalurrek jasotakoak ere aurreratu ditu. Amaitzeko, Kepa Matxainek ekitaldi politikoetan artistek izaten duten parte hartzeaz Hedoi Etxarte eta Ines Osinagarekin hausnartuak ekarri ditu.

Hurrengo podcasta

Amelia Barquin: "Talde gutxituei integratzeko euren sinboloak ukatzeko eskatzea asmiliazioa da"

az. Eka 15 , 2016