Jakoba Errekondo: “Komiki-liburuaren bidez, baratzan dena ikas daitekeela erakutsi nahi dugu”

Bazirudien baratzearen sekretu guztiak deskubritu zizkigula Jakoba Errekondok Bizi baratzea liburu arrakastatsuan. Lantzen dugun lurrarekiko ikuskera aldatzeko balio izango zion zenbaitik, beste askori jakinmina eta grina piztuko zien. Orain, zaleak eta irakurleak zain badaude, Argiaren bidez bigarren lana kalean izango dute: Bizi baratzea, altza porru deitutako komiki-liburua. Horretaz hitz egiteko Jakoba Errekondo bera gonbidatu dugu Zebrabidera.

Hurrengo podcasta

Liher Gonzalez: "Jendeari erakutsi behar zaio tokiko ekonomia garatzeko tresnak badaudela"

ar. Eka 14 , 2016