IRRATIEN TARTEA: gizarte, turismo eta kultura kontuak ekarri ditugu Esan Erran eta Halabeditik

Datozen egunetarako errefuxiatuei ongi etorria emateko hainbat ekintza antolatu dituzte Gasteizen, eta horien berri ekarri du Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gasteizko eskubide sozialen plataformak egungo udal gobernuaren gizarte politikez egindako salaketa nabarmendu du. Agendaren arloan, Gasteizko Azkena Rock jaialdiaz eta Aguraingo Araba euskaraz festaz aritu da. Esan Erran irratiko esatari Lur Gilek, berriz, Aizarozko herritarrek telekonomunikazioekin dituzten arazoak eta Basaburuan zein Ultzaman turismo arloan dauden egitasmoak ekarri ditu.

Hurrengo podcasta

Jon Ariza: "Liburuan gauza asko gertatzen dira, baina istorioa ezin zaio ezeri atxiki"

ar. Eka 14 , 2016