Jon Ariza: “Liburuan gauza asko gertatzen dira, baina istorioa ezin zaio ezeri atxiki”

Jon Ariza de Miguelek Ohe hotzak nobela aurkeztuko du Elkar argitaletxearen eskutik. Harremana izandako eta gero hoztutako lagun bati bigarren aukera bat ematea erabakitzen du nobelako protagonista izengabeak. Bizitza, ardoa, musika, liburuak, solasa… denak atseginagoak omen dira norbaitekin konpartituz gero; baina, igurtziak higadura sortzen duen eran, konpainiak ere berekin dakar beti nekea, komunikazioak isiltasuna, besarkadak arrakala. Hori guztia dago jasota Arizaren lanean, baina xehetasunak Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalari eskaini dizkio idazleak berak.

Hurrengo podcasta

Jakoba Errekondo: "Komiki-liburuaren bidez, baratzan dena ikas daitekeela erakutsi nahi dugu"

ar. Eka 14 , 2016