EGUNEKO ADIERAZPENAK: Jone Amezagaren atxiloketaren testigantzak

Pankarta bat jartzea leporatuta urte eta erdiko espetxe zigorrera kondenatu duten Jone Amezaga errigoitiarrak ezkutatzeko erabakia hartu zuen duela hainbat egun. Asteburuan, Gernikan agertu da eta hainbat herritarrek babesa adierazi diote libre bizitzeko egin duen hautuari. Gaur, ordea, jarrera bortitzarekin atxilotu dute ertzainek. Atxiloketa unean Gernikan zeudenen testigantzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

Hurrengo podcasta

Irakurketa ez sexistarako gidaz, Izaskun Egiguren

al. Abe 15 , 2014