Hendaiako ‘Antzerkiaren maiatza’ eta Beasaingo ‘Ikaskuntza prebentzio jardunaldia’

Irratien tartea zabaldu eta Hendaia aldera erreparatu dugu gaurkoan. Antzerkiari buruzko kontuak ekarri ditugu, izan ere, maiatzaren 18tik 22ra bitartean, Antzerkiaren maiatza deituriko zikloa antolatu dute Hendaian, eta Antxeta irratiko Maia Muruagaren eskutik jaso dugu egitarauari buruzko informazioa. Horrez gain, Ttiklik elkarguneak, Beasaingo Udaleko Gazteria sailaren babesarekin, Ikaskuntza prebentzio jardunaldi irekiak antolatu ditu biharko. Igartzako jauregian izango da saioa, eta gaiaren inguruko informazioa Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Itxaro Mendizabali egindako elkarrizketaren bidez ekarri dugu gurera.

Hurrengo podcasta

HITZEN LIOA HIRUTAN - Rosvita

ol. Api 29 , 2016