Biharko Gaur 8′: Dima al-Wawi, Nuit Debout, Olatz Orozko irakaslea eta Miren Aire artzaina

Tarte batean gugana batuko ez delako agurtu badugu ere, hamabostero bezalaxe egin digu Gaur8 astekariaren aurrerapena Aimar Etxeberria kazetariak. Biharko aleari dagokionez, Palestinan preso egon eta askatu berri duten Dima al-Wawi 12 urteko neskatoaren kasua azaldu du, hasteko. Parisen hasi eta Lapurdin eragiten ari den Nuit Debout mugimenduaz Gari Mujikak egindako analisiaren berri ere eman du Etxeberriak. Elkarrizketatuen tartean, zirkoko artistak diren haurrei hezkuntza emateaz arduratzen den Olatz Orozko eta Urepeleko artzaina eta kantaria ere baden Miren Aire aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

"Oinarri dugun dantza tradizionalari beste manerak gehitzen dizkiogu"

ol. Api 29 , 2016