Igor Goikolea: “Errefuxiatuen krisiaren errua Europako agintariena dela ohartarazi digute”

Greziara begira jarri gara gaurko elkarrizketaren gartean, bertako lekukotza zuzena jasotzeko. Joan den ostiralean, Halabediko Jon Aranburuk aurreratu zigun euren irratiko zenbait lagun Greziara joatekoak zirela, bertako egoeraren inguruko kazetaritza lanak egitera. Besteak beste, Idomeniko errefuxiatuen egoeraren inguruko testigantzak jasotzen ari dira, eta horretan ari da Igor Goikolea esataria ere, asteazkenero gurean izaten duguna. Ba Aranburuk berak hitz egin du Goikolearekin eta haren ahotik ekarri dugu Idomenin dagoen egoeraren berri gurera.

Hurrengo podcasta

Komunikazioaren tartea: nola bizi dugu Gernikako bonbardaketaren urtemuga?

az. Api 27 , 2016