Gabonetara begirako ukituarekin datorren Gaur8ren aurrerapena, Oihana Llorenterekin

Ostiralero bezalaxe, Gaur8 astekariaren biharko aleari begira jarri gara gaur ere. Oihana Llorente kazetariak aurreratu dizkigu eguberriei begira ondu duten aleko gai nagusiak: Gabonetako egunek burura ekartzen dietenaz kolaboratzaileek idatzitakoak; Kontsumobideko kideei eginiko elkarrizketa; Olentzeroren bilobarekin osatu duten In Fraganti atala; eta Peruko mehatzarien egoeraz egin duten erreportajea nabarmendu dizkigu Llorentek.

Hurrengo podcasta

Erro Ta Berri 2014-12-19

ol. Abe 19 , 2014