hondarribia

Bidasoa Km0 proiektua abiatu berri da, Hondarribiko eta Irungo elikadura-kateko eragileen artean, tokiko elikadura garapenerako banaketa- sistema sendo bat sortzeko helburuarekin.  Dornaku Lanzekin hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan egitasmo honi buruz.

irakurri gehiago →

Irratien tartean larunbat honetan Hondabirrian oholtzaratuko den obra berri izan dugu. Borobil teatroak, “Roman eta Julieta” izeneko ikuskizuna estreinatuko du bihar, eta konpainia honen bosgarren lanaren inguruan aritu dira Antxeta irratiko lagunak Anartz Zuazuarekin.

irakurri gehiago →

Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazleak Bidean ikasia (1993-2016) obra aurkeztu zuen joan den azaroan. Hondarribiko alardea du abiapuntua, eta liburuaren helburua da gatazkan ikasu duena besteentzako baliagarria izatea, Urretabizkaiaren beraren arabera. Eta zer pentsatzen ote du liburua argitaratu eta urte erdi igaro denean? Ba horren berri jakiteko, Urretabizkaiari elkarrizketa egin dio Antxeta irratiko Maia Muruagak.

irakurri gehiago →

Laster izango da kalean Tipi-tapa, Korrika! Haizearen herrira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko-liburu berria. Bitartean, baina, sareratu berri duten aurrerapen kanta entzun ahalko da. Tipi-tapa, Korrika! izena du abestiak, Uxue Alberdik idatzi du eta musika aldiz, Xabier Zabalaren ekarpena da. Igande honetan Hondarribiako Hondartza kiroldegian izango da ikuskizun berriaz gozatzeko aukera, Bidasoako AEK-k antolatuta. Sortu […]

irakurri gehiago →

Gerrako hiru beterano soldadu ohien egoitza batean bizi dira. Enrique herrena da, Gustavok agorafobia du eta Felipe maiz zorabiatzen da, buruan daukan metraila puska bat dela medio. Gerrako zauriak. Hiru heroiek erabaki dute bizi diren egoitzatik ihes egin behar dutela. Nora ordea? Indotxinara? Alboko herri batera? Ala mendi tontor batera, lertxunen artean haizea dabilen toki […]

irakurri gehiago →

Oso zaila omen da agur esatea, baina euren txanda iritsi dela sentitu dute Luz de Putas musika taldekoek. Bederatzi urte baino gehiago, eta berrehun kontzertu eta gero, haizea hartzeko momentua heldu zaiela. Horrek ez du esan nahi eszenatokietatik at egongo direnik, bakoitzak bere proiektuak baitauzka eta horietan zentratuago egoteko aukera baliatu nahi baitute. Zaleentzako agur […]

irakurri gehiago →

Hondarribiko sei emakumek herrian arropak eta dirua bildu eta Greziako Katsikas errefuxiatuen kanpalekura joan ziren maiatzean Asier Perez Karkamo kazetaria lagun zutela. Han ikusi eta ikasi dutenaz eta aurrerantzean euren elkartasuna bideratzeko dituzten asmoez Nagore Belastegik egindako erreportajea nabarmendu du Xabier Izagak Gaur8 astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, Jose Angel Oriaren erreportaje bat ere aurreratu du, […]

irakurri gehiago →

Gaur bete ditu bi hamarkada Jaizkibel konpainia parekideak Hondarribiko alardean desfilatzen. Festetan eskubide berdinekin parte hartzeko aldarriak 20 urte bete dituen arren, oraindik gatazka eremua da Hondarribikoa, sarri Irungoarekin ere alderatzen dena. Zaila den arren, patxadaz begiratu eta aztertzeko ahalegina egin dugu, eta Farapi elkarteko Araitz Rodriguezekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabaldu eta musika kontuei erreparatu diegu gaurkoan. Izan ere, Ze Esatek! taldeak otsailean bertan behera utzi behar izan zuen kontzertua gaur eskainiko du Hondarribiako Psilocybenea aretoan izango da, 22:00etan hasita. Inoiz egin dugun diskorik onena izenburuko diskoa taularatuko du Ze Esatek!-ek bertan. Ba zita baliatuta, Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak hitz egin du […]

irakurri gehiago →

Tertulian egin gisa, Hondarribira begira amaitu dugu gaurko irratsaioa. Goizean izandako alardearen balorazioa Oihana Etxebarrietak eskaini du Oiartzun irratian, eta Mirari Martiarena esatariarekin izan duen solasaldi horri egin diogu lekua gurean.

irakurri gehiago →