Iban Santamaria: “Ulertezina da enpresek zergak jaistea eta laguntzak eskatzea aldi berean”

Ostegunetan tertuliaren tartea irekitzen diogu Zebrabidean, baina gaurkoan ez da posible izan. Hala ere, gai mamitsu bati lekua egin diogu. Joan den astean Arabako Enpresarien Elkarteak aurkeztutako enpresen barometroaz hitz egin baitu Iban Santamaria Berriako kazetariak Halabedi Bi irratiko Araba hizpide saioan, baita Arabako enpresetan gertatzen den kontraesanaz ere: alde batetik, hazkundea izaten ari dela esaten dutelako, baina, bestetik, enplegu erregulazioarako txostenak eta lan-baldintza kaxkarrak onartzea eskatzen ari zaizkielako langileei.

Hurrengo podcasta

Arrosako jardunaldiak, egindakoaren lekuko eta datorrenaren abiapuntu

og. Mar 17 , 2016