Arrosako jardunaldiak, egindakoaren lekuko eta datorrenaren abiapuntu

Etzi, martxoaren 19an, egingo ditugu Arrosa irrati sarearen bosgarren jardunaldiak Gasteizen. Oihaneder Euskararen Etxean izango da topaketen zatirik handiena, baina Halabedi irratia ere okupatuko dugu, baita Gasteizko Gaztetxean festa egiteko tartea hartu ere. Jardunaldiok elkarlan sareak osatu eta elkar ezagutzeko aukera dira, baita zailtasunei aurre egiteko ere. Ba propaganda egite aldera, Arrosa sareko koordinatzaile Jon Aranburu gonbidatu dugu gurera, baita Oihana Etxebarrieta eta Mirari Martairena ere Emakumeok irratietara! tailerraren nondik norakoez aritzeko.

Hurrengo podcasta

Larunbateko kontzertuen aperitiboa ekarri digu Jon Aranburuk

og. Mar 17 , 2016