Txotxongilo terroristak, edo antzezleak arlo judizialaren txotxongilo?

Astebete igaro da Madrilen sormena delitu bihurtu zutenetik. Txotxongilo emanaldi bat egiten ari ziren Titeres desde abajo taldeko Alfonso Lazaro eta Raul Garcia atxlotu baitzituzten, beste hainbat gauzaren artean, “Gora Alka-ETA” leloa zeraman kartel bat erakutsi zutelako Madrilen, kaleko emanaldi batean. Terrorismoari gorazarre egitea leporatuta espetxeratu zituzten hasieran, nahiz eta azkenean karguekin libre utzi dituzten. Horri erreparatu dio Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan.

Hurrengo podcasta

Bizitza ez konplikatzeko deia eta bi liburu gomendio

ol. Ots 12 , 2016