NBE, Baztan-Bidasoatik ihes joan ziren neskameak eta Klitto, biharko ‘Gaur8’-n

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin: NBE Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarrirako onartu dituen helburuen bideragarritasunaz, eta NBEko batzar nagusietan izandako une gogoangarriez aritu da batetik. 1950-1960. hamarkadetan Baztan-Bidasoatik Ipar Euskal Herrira eta Frantziara ihes egin behar izan zuten neskameez hitz egin digu, bestetik. Eta, amaitzeko, Klitto atari digitaleko Malen aldalur eta Ana Iruretagoyenari egindako elkarrizketa nabarmendu digu.

Hurrengo podcasta

Aiton-amonen rolak eta haurren gehiegizko babesa, Txapa irratitik

ol. Urr 2 , 2015