Info7ren 10. urtemugaz, prentsaren trantsizio digitalaz eta telebista kontuez hitz egin digu Urtzi Urkizuk

Asteazkenero bezalaxe, komunikazio kontuei buruz aritzeko tartea zabaldu dugu Zebrabidean, eta Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu gaurkoan. Joan den astean 10 urte bete zituen Info7 irratiaren inguruan hitz egin digu, hasteko. Jarraian, Berria egunkarian abian duten prentsaren trantsizio digitalari buruzko elkarrizketa seriea nabarmendu digu. Telebista kontuei helduta, berriz, ETB1eko Tumatxak saioaren etorkizunaz, eta Tele5 kate espainiarrak gurean duen audientziaz hausnartu du. Amaitzeko, Tolosaldeko Atariak inauterien harira egingo dituen zuzeneko saio bereziak iragarri dizkigu.

Hurrengo podcasta

EGUNEKO ADIERAZPENAK: Askapenako Unai Vazquezek absoluzioaz Info7n egindako balorazioa

az. Ots 3 , 2016