IRRATIEN TARTEA: Oarsoaldeko berri, Oiartzun irratiari eta Oarso-Bidasoako Hitzari esker

Erabakitzeko eskubidea praktikan jarri eta euren iritzia hautetsontzietan plazaratzeko aukera izango dute milaka euskal herritarrek martxoaren 19an. Besteak beste, Oarsoaldeko herritarrek zita ezarrita dute egun horretarako, eta Gure Esku Dagoren dinamikapean, Demoarso taldea ari da antolaketa aurrera eramaten. Ba galdeketari babesa adierazteko egin diren agerraldien berri ekarri dugu gaurko irratien tartera, Oiartzun irratiko lagunen eta Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebesteren eskutik.

Hurrengo podcasta

'BIlgune kontari': martxoaren 8ko deialdiak, ekonomia feminista eta Lilatoia

al. Mar 6 , 2017