EGUNEKO ADIERAZPENAK: Askapenako Unai Vazquezek absoluzioaz Info7n egindako balorazioa

Espainiako Auzitegi Nazioanalak epaiaren zain zeuden Askapenako bost auzipetuak absolbitu egin ditu. Gabi Basañez, Aritz Ganboa, David Soto, Unai Vazquez eta Walter Wendelin. Epaiketako frogen arabera, “harreman zuzenik ez dago” Askapenaren eta “talde terroristen” artean. Epaileak ez du froga nahikorik aurkitu Askapenako kideek “militantzia bikoitza” egiten zutela esateko. Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eskatu zuen eurentzat, baina libre dira jardun politikoarekin jarraitzeko. Absoluzioaren berri izan orduko hitz egin dute Info7 irratiko lagunek Unai Vazquezekin eta haren hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

Hurrengo podcasta

BERTXOKO - Ekaitz inda house, Bertso Eguna eta Kuadrillartekoa

az. Ots 3 , 2016