Mikel Ayestaran: “Gerra uneak oso puntualak dira, gatazka ondorengo egoerak ere landu behar dira”

picture-216-1444718323Laugarren urtez, Euskal Kazetaritza Sariak 2015 banatu zituen Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, duela astebete. Mikel Ayestarani eman zioten Euskal Kazetari saria, «gerra berriemaile moduan eta zonalde gatazkatsuetan egindako lanagatik». Aiestaranek hamar urte daramatza freelance kazetari moduan lanean. Jerusalemen du bizilekua, eta Libano, Siria, Afganistan, Irak, Pakistan, Iran, Tunisia, Libia, Egipto, Yemen, India eta beste hainbat herrialdetan aritu izan da, eta aritzen da. Bain haren lanaren inguruko kontuak xeheago jakiteko, Gasteizko Halabedi irratiko estudioarekin bat egingo dugu, Jon Aranburuk hitz egin baitu Ayestaranekin.

Hurrengo podcasta

Urtzi Urkizu, paperezko hedabideen nahiz telebisten berriez eta Durangoko Azoka jarraitzeko aukerez

az. Abe 2 , 2015