Herri Uzta festibala eta Bizkaiko antzerki zein dantza agenda, irratien tartean

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu dugu, eta Luhusora begira jarri gara hasteko. Iparraldeko dantzarien biltzarraren ekimenez sortutako Bilaka zentroko lagunek euren lehen sorkuntza estreinatuko dute, gaur, Luhusoko Herri Uzta festibalaren baitan. Sortzaileekin hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak, eta horren inguruko erreportajea izan dugu entzungai.

Bestetik, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Agus Perez antzerki kritikariarekin hitz egin du anterkiaren eta dantzaren bueltako Bizkaiko agendaz, eta horri ere egin diogu lekua.

Hurrengo podcasta

#bidegorritik internazionalista

ol. Urr 9 , 2015