luhuso

Artedramak, Dejabu Panpin laborategiak eta Axut-ek elkarlanean egindako “Zaldi Urdina” antzerki obraren berri izan dugu Antxeta irratiaren eskutik. Ostiral honetan, urriaren 11an, estreinatuko dute Luhuson.  

irakurri gehiago →

Karrikan plataformari buruzkoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. 2016an, Gasteizko, Bilboko, Iruñeko, Zarauzko eta Hendaiako udaletxeek, Euskal Elkargoak, Hameka Karrikako Arteen Fabrikak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak Karrikan plataforma sortu zuten. Plataformaren helburua Euskal Herriko kaleko arteen sorkuntza bultzatzea da. Ba proiektu bat babesteko helburuarekin deialdi bat zabaldu zuten eta Eva Guerrerroren El fin […]

irakurri gehiago →

Abenduko Luhusoko atxiloketen ondoren, Ipar Euskal Herriko kulturgile zenbait bildu ziren Donibane Garazin bake prozesuaren aldeko mugimendu bat sortzeko asmoz. Izan ere, bost atxilotuen artean, Buuzbu taldeko kantaria den Etxe zegoen, eta aren lagun musikari batzuek, kulturgileek bultzatuko zuten sostengu dinamika bat plantan jartzea erabaki zuten. Horren harira, Jojo Bordagarai kantaria eta Jakes Gezainburu musikariarekin […]

irakurri gehiago →

Errefuxiatuen egoera jasanezinaren aurrean hipokresia erakusten duten instituzioen eta euskal gatazkaren konponbiderako aitzakiak bata bestearen atzetik jartzen dituzten ordezkarien aurrean, iniziatiba propioari heldu eta aldaketarako urratsak egitea erabaki dute zenbait euskal herritarrek. Horregatik egin dira ezagunak Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga, Igoumenitsako portuan atxilotu zituztenak, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekartzen saiatzen ari zirela. Edo horregatik […]

irakurri gehiago →

Asteburuan Luhuson atxilotutako bost lagunak libre geratuko zirela jakin genuen atzo arratsaldean. Karguekin eta kontrol judizialpean utzi badituzte ere, aske dira. Atzo arratsaldean pasatu ziren epailearen aurretik eta prokuradorearen eskaera segituz, kontrol judizialpean aske utzi zituen epaileak. Altsasuko gazte guztiek ez dute zorte bera izan, preso dauden zazpietako lau soilik utzi baitzituzten aske atzo. Geure […]

irakurri gehiago →

Nazismoa epaitua izan da, Jerusalemen, baita Nurembergen ere. Frankismoa ez, ordea, frankismoak ez du zenbaiten ahotik hainbeste eskatu izan den gaitzespenik ere izan ia. Konstatazio horretatik abiatu eta familiaren ibilbidea kontuan hartuta, Ximun Fuchs antzezle eta zuzendariak Francoren bilobari gutuna antzezlana sortu du. Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiak elkarlanean […]

irakurri gehiago →

Bi emakumeren haurdunaldiaren eta amatasunaren gorabeherak jorratu ondoren, aldi honetan, gurasoen eta nerabeen arteko harremanak ardatz hartu ditu Ama2 antzerki taldeak. Arantxa Hirigoien eta Maialen Fautouxek taldeko kideek Ama’tur izendatu dute beren azken lana. Igandean estreinatuko dute Luhusoko Harri Xurin, Hameka euskaraz egitasmoaren barruan. Estreinaldiko zitari tiraka, Antxeta irratiko esatari Maia Muruaga egon da bi […]

irakurri gehiago →

40 urte betetzen ditu aurten Pariseko Euskal Etxeko Gazteria euskal dantza taldeak, eta ospakizunen artean data bat dute gorriz markatuta egutegian: abenduaren 19a eta 20a, bihar eta etzi Euskal Herrira ekarriko baitute Parisen sortu eta ekoitzitako Makila ikuskizuna. Lapurdiko Luhuso herrian izango da ikusgai, 50 dantzari, kantari eta musikarik taularatuta. Horren harira, Maia Muruagak Lorea […]

irakurri gehiago →

Zebrabidearen hasieretan zabaltzen dugu irratien tartea, eta geure sareko berriak ekartzen ditugu gure uhinetara. Kultura kontuak ekarri ditugu gure artera gaurkoan, Huts teatroaren Etxekoak antzerki obrari buruz egindako erreportajeari egin baitiogu lekua. Igande honetan, Luhuson estreinatuko baitute obra Harri Xuri Gelan, Hameka euskaraz izeneko egitarauaren barnean. Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak hitz egin du Hutsa […]

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu dugu, eta Luhusora begira jarri gara hasteko. Iparraldeko dantzarien biltzarraren ekimenez sortutako Bilaka zentroko lagunek euren lehen sorkuntza estreinatuko dute, gaur, Luhusoko Herri Uzta festibalaren baitan. Sortzaileekin hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak, eta horren inguruko erreportajea izan dugu entzungai. Bestetik, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile […]

irakurri gehiago →