“Bideojokoen berri eman nahi dugu, baina ikuspuntu orotarikoak emanez”

Jokoteknia Bideo jokoen III. Euskal jardunaldia egingo da Bilbon azaroaren 28an, Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatuta. Online bidez jarraitu ahal izango da aurtengo edizioa, Covid19aren eraginez moldatu egin baitute parte hartzeko modua. Gonbidatu berezien eskutik hainbat gai landuko dira antolatutako hitzaldietan, eta berritasunekin ere badatoz, bideo jokoei buruzko euskarazko lehen argitalpena egingo baitute. Game Erauntsia-ko kide den Maitane Jungiturekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

“Bideo jokoak interesatzen bazaizkizu, eta ez soilik jolastea, baizik eta kuriositatea baduzu zer dagoen haraindi, Jokoteknia zure lekua da”

Hurrengo podcasta

"Badirudi umorea azaleko zerbait dela, baina umorearen bitartez aurrekoa deseroso sentiarazi daiteke eta zer pentsatua eman daiteke"

al. Aza 16 , 2020