olentzero

MBIM – Olentzero Arkauten!!

20 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Olentzero joan zaigu Arkautera bokata jatera, intenzioarekin opariak eramatea, baina poliziak aditu zuanian norbait sartu zela, zela-taria etorri da egurra ematera! Droga, droga, gure Olentzero!?    

irakurri gehiago →

Olentzerok ez, baina bi lagunek opari musikalak ekarri dituzte gaurko sormenaren tartera. Beñardo Goietxe musika kolaboratzailea Olentzeroren paperean jarri delako gaur, eta Halabedi irratiko Jon Aranburuk hala enkargatuta, Eguberrietako izpiritua sartu zaiolako. Gabon giroko kantuak proposatuko dizkigute bien artean, gaurko sormenaren atalean.

irakurri gehiago →

Datorren larunbat eguerdian,, urtero bezala Olentzero eta Jaiotzen lehiaketa ospatuko dute Lesakako Plaza Zaharrean. Aurtengo xehetasunez eta ohituraren nondik norakoez hitz egin du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Baztango batzar nagusien berritzeaz eta Lesakan turismoari begira ikasleek garatu duten proiektuaz aritu da. Bergarara ere erreparatu dugu irratien tartean, eta Txapa […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – John Andueza idazleak gazteak erakartzeko erabiltzen dituen moldeak deskubriarazi dizkigu. – Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan sartu berri den Mikel gaztetxoaren bizipen eta gogoetak. – Kantukide adixkide, haur eta zaharren artean zubia eraikitzen duen proiektua aurkeztu digu ZKTko Paxkal Indok. Musika : Goazen « Goazen », Bereziartua eta Elgoibargo gazteak « Mari […]

irakurri gehiago →

Urteko azken hilabetearen erdia igaro den honetan, Eguberri egunei begira jarri ta Olentzeroren oparien zain egongo dira bat baino gehiago. Opari horiek izan daitezke liburuak, beraz, liburu dendariek prest eduki behar dituzte euren biltegiak urte amaierarako. Garoako Imanol Agirrek eurenean Gabonek nolako eragina duten azaldu du gaurko literaturaren tartean, horrez gain, Iñaki Zubeldiaren hiru liburu […]

irakurri gehiago →

Oraindik ez, baina hilabete barru edo hasiko dira haurrak Olentzerori oparia eskatzeko liburuxka hartu eta nahi duten hura hatzez adierazten edo arkatzez borobiltzen. Aldizkarietako argazkiei erreparatuko diete, eta ikusiko dituzte mutikoak abenturazko pertsonaiekin jolasean, baloiarekin, edo gazteluak eraikitzen; neskatoak, berriz, sukaldetxoan, umeak zaintzen, edo panpinekin agertuko dira. Haurrik txikienak ere, identifika dezake bere burua liburuxkan […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Bihar jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera heldu diren bertsolariei egindako elkarrizketa sortako zenbait elementu aipatu dizkigu, hasteko. Atzerriko gaien artean, jaiotza agiririk eta naziotasunik gabe bizi diren herritarren errealitateaz eginiko erreportajea nabarmendu digu. Amaitzeko, Pello Añorgak Olentzero eta Mari […]

irakurri gehiago →

40 urte betetzen ditu aurten Pariseko Euskal Etxeko Gazteria euskal dantza taldeak, eta ospakizunen artean data bat dute gorriz markatuta egutegian: abenduaren 19a eta 20a, bihar eta etzi Euskal Herrira ekarriko baitute Parisen sortu eta ekoitzitako Makila ikuskizuna. Lapurdiko Luhuso herrian izango da ikusgai, 50 dantzari, kantari eta musikarik taularatuta. Horren harira, Maia Muruagak Lorea […]

irakurri gehiago →

Herri gehienek izaten dituzte urte bukaerako festak ospatzeko usadio eta sinbolo propioak. Euskaldunok, mendez mende, Olentzero izan dugu. Dena den, azken mendeetan kristautasunaren eraginez pertsonaiak sortzen hasi zirenean, suaren tradizioa ikazkinaren pertsonai bihurtu genuen, beste kulturetako Papa Noel, Santa Claus, hiru Erregeak eta San Nikolasen ondoan. Bilakaera horretaz hausnartu dugu gaurkoan, urte amaiera eta eguberriak […]

irakurri gehiago →

Gabon garaia haurrei jostailu gehien oparitzen zaizkien garaia dela kontuan izanda, Euskal Herria Bilduk kanpaina bat abiatuko du udalerrietan, oparitzen diren jostailuak ez sexistak izateko. Hala nola, kartel sorta bat ikusgarri jarriko du, eta bestelako ekintzak ere egingo dituzte udalerrietan, helduak kontzientziatzeko helburuarekin. Gaiari tartea egin diogu tertulian, eta Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin hausnartu […]

irakurri gehiago →