‘Bilgune kontari’: 15. urtemuga, hezkidetza formazioa eta Eguberrietarako jostailu eta jolasak

15 urte beteko ditu 2017an Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Altsasun asanblada nazionala egin zuten larunbatean, bertan, urteurrenaren harira antolatutako ekintzen berri eman zuten. Nagusia maiatzaren 6rako antolatu duten VII. Topaketa Feminista izango da, boteretze feminista izango du ardatz. Ba horri, Hezkidetzan aditua ikastaroan izena emateko abian den epeari eta Eguberri atarian jostailu eta jolasak eskuratzerakoan kontuan izan beharrekoei aipamena egin die Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren errepasoan.

Hurrengo podcasta

Karlos Ibarguren: "Osasungoa euskalduntzeko lana isila da, baina jendea egunero ari da lanean"

al. Abe 19 , 2016