IRRATIEN TARTEA: Tolosaldeko eta Oiartzualdeko galdeketen berri, Ataria eta Oiartzun irratietatik

12.370 herritarrek eman zuten botoa Tolosaldeko 28 herrietan atzo antolatutako galdeketan, deitutakoen %31,37k. Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko kide izan? galderari 11.894 lagunek baiezkoarekin erantzun diote eta 273k ezezkoarekin. Ba Tolosaldeko galdeketak utzitako emaitzaren berri ekarri dugu gaurko irratien tartera, Ataria irratiko Iñigo Terradillosek egin baitu datuen eta herritarren sentipenen bilduma. Tolosaldeaz gain, Gipuzkoako beste eskualde batean ere izan zuten atzo galdeketa, Oiartzualdean, hain justu. Hango kasuan, 11.927 lagunek hartu dute parte Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian, botoa ematera deituta zeuden herritarren %19,52k. Herri batetik bestera aldea egon da parte hartze datuetan, baina xehetasun guztien berri izateko, Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriak eta Irati Odriozolak egindako errepasoa ekarri dugu irratien tartera.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': ekonomia feministako foroa, sagar moreak eta boteretze tailerrak

al. Mar 20 , 2017