IRRATIEN TARTEA: Tolosaldeko berri Atariatik eta sortzailetza kontuak Txapatik

Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala jokatu zuten larunbatean Anoetan. Sei probintziatako 128 bikote elkartu ziren herriko plazako karpan, eta garaileen datuak ekarri ditu Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, ostiral eta larunbatean Tolosan egingo duten lanbide azokaz eta Aiztondoko errausketaren plataformak etzirako antolatutako hitzaldiaz hitz egin du. Bergarako Txapa irrati libreko lagunek, berriz, Nerea Agirrerekin sortzailetzaz aipatutakoak ekarri dituzte irratien tartera.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': ekonomia foro feminista, Guatemalako hilketak eta emakume torturatuak

al. Mar 27 , 2017