‘Tolosatik Belgradora’ elkartasun bidaiaren berri ekarri du Iñigo Terradillosek

Joan den aste hasieran, neguko arropa bildu eta Belgradora eramateko asmoa azaldu zuen tolosar talde batek, han errefuxiatuen artean banatzeko. Bidaiarako gastuak betetzeko behar zuten dirua eta arropa biltzeko bi egun jarri zituzten, baina, bakarrarekin nahikoa izan zuten aurreikuspen guztiak gainditzeko. Ba bidaia horren komunikazio jarraipena egiten ari da gurean ezaguna dugun Ataria irratiko Iñigo Terradillos, eta egitasmoaren berri gurera ekartzeko gonbita egin diogu.

Hurrengo podcasta

SAG sariez, Oscarretarako izendapenez eta 2017ko telesailez hitz egin du Maitane Legarretak

al. Urt 30 , 2017