IRRATIEN TARTEA: Hondarribiako ‘Tipi-tapa, korrika!’ ikuskizuna, Antxetatik

Laster izango da kalean Tipi-tapa, Korrika! Haizearen herrira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko-liburu berria. Bitartean, baina, sareratu berri duten aurrerapen kanta entzun ahalko da. Tipi-tapa, Korrika! izena du abestiak, Uxue Alberdik idatzi du eta musika aldiz, Xabier Zabalaren ekarpena da. Igande honetan Hondarribiako Hondartza kiroldegian izango da ikuskizun berriaz gozatzeko aukera, Bidasoako AEK-k antolatuta. Sortu dutenaz hitz egin du Antxeta irratiko Maia Muruagak Jose Mari Agirretxe Porrotx-ekin eta haren hitzei egin diegu lekua gaurko irratien tartean.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': AEBetako xenofobia, Errekaleor eta matxismoa 2.0

ol. Aza 18 , 2016