IRRATIEN TARTEA: Luz de Putas taldearen agurra, Antxetako Maia Muruagaren eskutik

Oso zaila omen da agur esatea, baina euren txanda iritsi dela sentitu dute Luz de Putas musika taldekoek. Bederatzi urte baino gehiago, eta berrehun kontzertu eta gero, haizea hartzeko momentua heldu zaiela. Horrek ez du esan nahi eszenatokietatik at egongo direnik, bakoitzak bere proiektuak baitauzka eta horietan zentratuago egoteko aukera baliatu nahi baitute. Zaleentzako agur gisa, bi kontzertu eskainiko dituzte azaroan. Lehena, gaur bertan Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Horren harira, Antxeta irratiko Maia Muruagak hitz egin du eurekin.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Donald Trump eta umoregileak, Rikardo Martinen argazkiak eta 'Ez dok amaitu'

ol. Aza 4 , 2016