Nasa indigenen hizkuntza, Suitzako eskuin muturra eta Dardary musika taldea, biharko ‘Gaur8’-n

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin: batetik, Kolonbiako Nasa herri indigenan jatorrizko hizkuntza berreskuratzeko egiten ari diren lana, eta euskalgintzak horretan izan dezakeen eragina. Bestetik, Suitzako hauteskundeetan gailendu den alderdi xenofoboa eta Suitzako kultura politikoa. Amaitzeko, familia loturan eta ikasteko metodo japoniarrean oinarritutako Dardary musika egitasmoa.

Hurrengo podcasta

Iñaki Kasares: "Garrantzitsua da haurrak gauzak ongi egiten dituenean baloratzea"

ol. Urr 30 , 2015